XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basotxo baten ondoan pasatzean, esklabu neskak esan zion: O jauna, behar bat ebakuatu nahi izango nuke!.

Orduan printzeak baso txikiaren ondoan jaits erazi zuen, eta gehiegi berandutzen zela ikusiz, haren atzean joan zen esklabu neska kontura zedin gabe.

Esklabu neska vanpiroa zen, eta bere semeei esaten ari zitzaien: Ene semeok, oso gazte sotil bat dakarzuet!.

Eta haiek barreari eman zioten: Ekarguzu, ama, irents dezagun!.

Printzeak entzun zuenean, bere heriotzaren hurbiltasunaz ezin izan zuen dudarik egin, eta haragiek dar dar egin zioten bidera itzuli zeneino.

Bere zulotik vanpiroa atera zenean, beldurti baten moduan printzea dardarka ikusi zuenean, galdetu zion: Zergatik zara beldur?.

Eta hark erantzun zuen: Beldurra ematen didan etsai bat dago.

Eta vanpiro neskak segitu zuen: Printzea zarela esan didazu....

Eta erantzun zuen hark: Hala da egia.

Eta vanpiro neskak esan zion: Eta orduan, zergatik ez diozu zeure etsaiari diru-kopururik ematen baketan utz zaitzan?.

Printzeak ihardetsi zion: Ez da diruaz betetzen.

Soilki arimarekin askiesten da.

Horregatik beldur naiz, bidegabekeria baten biktima bezala.

Eta vanpiro neskak esan zuen: Jarraitzen badizute, baieztatzen duzunez, eska ezazu zeure etsaiaren aurka Allahen laguntza, eta Hark libratuko zaitu haren sorginkeriez eta beldur zaren guzti haien sorginkeriez.

Orduan printzeak burua zerurantz altxatu eta esan zuen: O zu, otoitz egiten dizun zapalduari kasu egiten diozun hori, nire etsaia garaitzen lagun nazazu, eta niregandik alde eraz ezazu, nahi duzun guztietarako boterea daukazu-eta!.

Vanpiro neskak hitz horien entzun zituenean, desagertu egin zen.

Eta printzea bere aitaren ondora itzuli ahal izan zen, eta visirraren aholku txarraz ohar erazi zuen.

Eta erregeak dudarik egin gabe hura hiltzeko agindu zuen.